Emakunderen Aholku Batzorde 8M Agiria

Emakunderen solaskide izateko Aholku Batzordeko eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Azpibatzorde Aholku-emailetako emakumeen elkarteek bat egiten dugu martxoaren 8rako deitutako greba feministarekin. Greba orokorra da, eta aukera bikaina da kolektiboki gogoeta egiteko, aukera ezin hobea da agerian jartzeko eta salatzeko zenbaterainoko desberdintasunak pairatzen ditugun eta zer-nolako egoera prekarioetan jartzen gaituen patriarkatuak emakume izateagatik, baina, horrekin batera, aliantza feminista berriak eraikitzen jarraitzeko unea ere bada.

Emakumeok gure aniztasunetik gizarte honi ematen diogun guztiaren balioa azpimarratuko du greba honek, patriarkatua ekarpen hori hutsal eta ikusezin bihurtzen tematzen da eta.

Aurretik izan ditugun emakume guztiekiko aitorpena azpimarratu nahi dugu, “patriarkatuaren ordena” zalantzan jartzen ausartu ziren emakume guztiekiko aitorpena; bizitza publikotik eta batik bat bizitza pribatutik, beren ingurunerik txikienetan eragin zituzten aldaketetatik, gure eskubideak baliatzeko borrokan bide-eraikitzaile izan baitira denak.

EMAKUME GUZTIOK GREBARA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude