Gizarterako bere sorreratik ahalegindu da gertuko baliabide bat izaten hurbilketa erraza ez duen kolektibo batentzat -prostitutentzat- talde horrek duen estigma sozialagatik eta talde gisa duen artikulazio ezagatik.

Gaur egun fenomeno hau oraindik eta konplexuagoa da estuki dagoelako lotuta legez kanpoko immigrazioarekin eta sexu-esplotaziora bideratutako pertsonen trata arriskuarekin, berez duten ahultasun egoera areagotuz.

Gure elkartea, irabazirik gabekoa, 1986tik dabil lanean gure zereginaren helburu ditugun emakumeentzako hainbat sustapen-ekimen bultzatuz, bide-lagun izanez, aholkularitza eta orientazioa emanez, informazioa eta formazioa eskainiz, betiere azken helburua gizarteratze prozesuan lagun izatea eta bizitza duina lortzea delarik.

Era berean, beste hainbat ekimen ere indarrean jartzen ditugu gizartea sentsibilizatzeko eta arazo honen inguruan masa kritikoa sortzeko, eta, hartara, emakume talde honen benetako egoera azaleratzeko eta egon daitezken soluzioekin inplikazioa bilatzeko.