Elkarteko gobernua eta administrazioa kide anitzeko organo bi hauen mendean daude: Batzar Nagusia eta Zuzendaritza Batzordea.

Gizarterako elkartearen organo gorena Batzar Nagusia da, bazkide guztiek osatua eta haien borondatea adierazten duen gunea baita.

Honako eskumenak ditu: elkartearen Jarduketa-plangintza nagusia onartzea, urteko kontuak eta hurrengo ekitaldirako aurrekontua aztertu eta onartzea, Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onestea, estatutuen aldaketa eta elkartearen beraren desegitea ere onartzea.

  • Lehendakaria: Edurne Calvo Del Pozo
  • Idazkaria: Cristina Victoria Otero Pérez
  • Kontuhartzailea: Hermenegildo Rosado Silva
  • Mahaikideak: Mikel Garrido Saenz de Villaverde, Felisa Ortiz de Zárate Martínez de Osaba, Sandra Camarena Casado, Ana Maria Landera Fernández

Horretaz gain, Gizarterako elkarteak baditu boluntarioak hainbat lan egin ahal izateko, funtsezko eginbeharrak baitira elkarteak zuzen funtzionatzeko. Alde batetik, bulegoko lana egiten dute, administrazio-, kudeaketa- eta koordinazio-lanei dagokienez, eta, beste aldetik, kalean bertan egiten den landa-lana, horixe izaten baita hasierako harremana, oinarrizko betekizun eta kezkak ezagutu ahal izateko.

Azkenik, Elkartearen estatutuetan proposatutako helburuak bete eta arreta profesional eta berezitua garatu ahal izateko, Gizarterako elkarteak langile prestu eta
gaituak ditu banakako lanaz (laguntza pertsonalizatua) eta talde lanaz (elkartera hurbiltzen diren emakumeen prestakuntza eta jabekuntza sustatzen dituzten tailerrak) arduratzeko.