Prostituzioa puri-purian dago eta ohikoa da komunikabideetan eta gizarte-sareetan aurkitzea. Askotan, gutxi dakigu gai horretaz, edo ezer ere ez; dena den, gure iritzia ematen ausartzen gara. Gizarterako elkartearen iritziz, ezagutza eta formakuntza oinarrizkoak dira egoera horren aurrean jarrera bat hartzeko; horregatik, gure web-orrian gune bat ireki nahi dugu zenbait iritzi eta uste plazaratzeko : “Prostituzioa eztabaidagai”. Bertan aurkeztuko diren artikuluek egilearen iritzia adieraziko dute, ez Gizarterakorena. Elkarteak, bestalde, saiatuko da jarrera desberdinak agertu daitezen, hausnarketarako gune anitza eta eraginkorra sortzeko.