- ERREKONOZIMENDUA: artatutako emakumeari oinarrizko eskubide batzuk errekonozitzen zaizkio, bereziki gure gizartearen parte izan eta bertan parte hartzeko eskubidea.
- ERRESPETUA: pertsonari eta gure lankideei, gure ekintza zein harreman guztietan, bereziki artatutako emakumeari, bere duintasuna eta dibertsitatea errekonozituz.
- PROFESIONALTASUNA: bolondres eta profesional kualifikatuen lankidetzaz baliatuz gure eginbeharra bideratzerakoan zein gure xedea lortzeko bidean.
- ZERBITZUA: arreta, informazioa eta formazio programak eskaintzea, emakumeen burujabetza eta integrazioaren aldeko lana bideratu ahal izateko.
- EFIKAZIA eta EFIZIENTZIA: sontengagarria den egitura batekin dihardugu lanean eta horrek gardentasun ekonomikoaren helburuak lortzen laguntzen du.
- KOMUNIKAZIOA: Lankidetzan oinarritutako lana bultzatzen dugu, komunikazio ireki eta positiboa bideratuz. Berrikuntza teknologikoak erabiltzen ditugu errealitate hau ikusgai izan dadin eta gizartearen sentsibilizazioa indartzeko.
- JUSTIZIA SOZIALA: aukera-berdintasuna eta giza eskubideak bultzatzen ditugu, emakumeek euren eraldaketa pertsonal eta sozialerako ahalmena ahalik eta gehien gara dezaten.
- TINKOTASUNA: hasiak ditugun proiektuei gogotik eusten diegu, nahiz eta egoera kontrakoa izan.
- BERRIKUNTZA / SORKUNTZA: ideien eta ezagutzen sorkuntza bultzatzen dugu, etengabe aldatzen ari den errealitatean ditugun eskakizunei erantzun berritzaileak eman nahian.